Entzungai duzue Plano Konplexuko bigarren denboraldi osoa, Podcast-en atalean.

On egin diezazuela, eta hurrengo irrati denboraldira arte!

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan, besteak beste, Venus planetari buruz hitz egingo dugu. Horrekin batera, Fibonacciren banpiroak izango ditugu, Iosu Jimenez idazlearen itzulpena baliatuz.

Ohiko modua, letren atalean, Printze Txikia etorriko zaigu saiora.

Irrati uhinetako gainazal infinituan, looking forward to see you.

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan, besteak beste, Eneko del Amori elkarrizketa egin diogu, gure aditua energia kontuetan. Datozen asteetan gai hori landuko dugu hiru elkarrizketa interesgarriren bitartez, eta gaurkoa duzue horietako lehena.

Irrati uhinetako gainazal infinituan, energiaren uhinetan surf eginez.

 

Plano Konplexuak 6. kontinentean jarraituko du gaur. Grabagailua hartu eta Mendukilon sartuko gara, Astizko Kobetan. Sakontasun handian ibiliko gara, eta azalpen sakonak emango dizkigu Enekok, bertako arduradunak.

Aurreko astean, elkarrizketaren lehenengo zatia aurkeztu genizuen, hemen, irrati uhinetako gainazal infinituan.

 

Plano Konplexua 6. kontinentean sartuko da gaur. Grabagailua hartu eta Mendukilon sartuko gara, Astizko Kobetan. Sakontasun handian ibiliko gara, eta azalpen sakonak emango dizkigu Enekok, bertako arduradunak.

Datorren astean, elkarrizketaren bigarren zatia entzungo duzue, hemen, irrati uhinetako gainazal infinituan.

Kobazuloaren web orria, hemen:

http://www.mendukilo.com/

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan, besteak beste, Tomas Tranströmer 2011ko literaturako nobel saridunaz ariko gara, bai eta Agosti Xaho euskal idazleaz ere.
Zuzenean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara; errepikapena ostiralean, 8etatik 9etara.

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan Ane Garces astrofisikaria elkarrizketatu dugu Bartzelonan, eta Exoplanetei buruz hitz egin digu.
Arratsaldeko 19:00etan entzungai, eta, ostiralean, errepikapena 8:00etan.

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan, autoen abiadura atzemateko radar batek nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Horrekin batera, Maitane Unzu biologoak Nafar aurrepirineoko basoak nola aztertzen dituzten azalduko digu.

Hori guztia, eta Goseren musika, irrati-uhinetako gainazal infinituan.

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan, Xabier Iriarte ingeniaritzan doktorea elkarrizketatuko dugu. Gainera, Iruñerriko Xake Txapelketa hastear dagoen honetan, xakeaz eta ordenagailuez ariko gara. Zientzia berriak irakurriko ditugu, eta, nola ez, musika entzungo dugu: Zarama taldearen Sexkalestrik diskoari errepaso bat emango diogu.

Hori guztia, irrati-uhinetako gainazal infinituan.

 

Eguzki Irratiaren irrati-maratoiarekin bat eginez, Plano Konplexuak zuzeneko emisioa egin zuen abenduaren 10en.

Ostegun honetan, entzungai izango dituzue egun hartakoak. Irrati-uhinak zer diren, espektro elektromagnetikoa izan genuen mintzagai, eta Jorge Cordon musikari eta soinu teknikariak azaldu zigun zein den ahotsaren bidea irrati aparailu baten barruan.

Eguzkide zahar eta berriekin ere mintzatu gara, irrati-uhinetako gainazal infinituan, eta Omar Faruken musika entzun dugu.

 

Ostegun honetan, Plano Konplexuan, Gaspard Monge eta karta jokoak, eguneko hizketa gaian. Berriak, euskarazko prentsa zientifikoaren irakurketa eta Floren Aoiz historialaria, eremu irekian: Itunaren Errelatoa.

Hori guztia eta Billy Joelen musika, irrati-uhinetako gainazal infinituan.

 

Ostegun honetan, Plano Konplexuan, bataz bestekoarekin kontuz ibiltzeko zenbait arrazoi emango dizkizuegu. Zientzia berrien atalean, NUPeko domotika ikerketa baten berri emango dugu, besteak beste. Eta eremu irekian, Jean-Jacques Rousseauren liburu baten irakurketa egingo dugu: Bikario Savoiarraren fede-aitortza.

Hori guztia, eta Bebe musikariaren kantuak, irrati-uhinetako gainazal infinituan.

 

Ostegun honetako gai monografikoan, eguzkiari loturiko efektu optikoak aztertuko ditugu: atmosferak ziria sartzen digu.

Horrekin batera, eremu irekian, Neil deGrasse astrofisikariaren dibulgazio-gaitasuna goraipatuko dugu.

Aurreko horiek eta zientzia berriak, irrati-uhinetako gainazal infinituan.

 

Ostegun honetako Plano Konplexuan Nobel Fundazioari buruz mintzatuko gara gai monografikoan, zientzia berriak izango ditugu, eta, eremu irekian, Andrea Frovaren Perché accade ció che accade liburua aurkeztuko dugu.

Mandelbrot hil da, eta gogoan izango dugu ere fraktalen aita.

 

Ona asmakizun bat: zer dute komunean Itziar Domeñok, Ander Lamaisonek eta Iosu Alfarok. Erraza da, horiek dira aste honetako Plano Konplexuan agertuko zaizkigun zientzialarien izenak.

Horiek, eta Donostiako Basque Centre on Cognition, Brain and language zentroa. Hizkuntzak ikasteko burmuinak jarraitzen dituen prozesuak, horri buruzko zertzelada arin batzuk eman ditugu.

Hori guztia, Plano Konplexuan, ostegun honetan, arratsaldeko zazpietatik zortzietara, eguzki irratiko sintonian, FMko 107an, eguzki.net-en, eta, gauzak ongi, arrosa sarearen bitartez.

Eguzki Irratia-ren audio guztiak Creative Commons lizentziapean daude Licencia de Creative Commons
Eguzki Irratia by Eguzki Irratia is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported License.
Suffusion theme by Sayontan Sinha